Gaurko klasean, Josemik bloggak nola osatu azaldu digu. Berak esan digunez, blogg batzuetan nabigatzen ibili da eta blogg batzuei falta zaiena esan digu. Hori dela eta, geure bloggak nolabait osatzen saiatu gara.
Ondoren, Sevillako neska bat etorri da teknologiei buruz hitz egitea. Geure praktikei buruz hitz egiten aritu gara, ea geletan (haur hezkuntzan) ordenagailuak eta interneta zegoen, ea irakasleak sarri erabiltzen zuen, zertarako erabiltzen zuen...
Galdera batzuk egin dizkigu. Galderetako bat izan da ea publikoetan interneta genuen geletan.
Berak esan digunez, Sevillako eskola publikoetan geletan ez dago internetik, hori pribatuetan egon ohi dela azaldu digu. Gai honetan sakontzeko, helbide hau eman digu. Bertan sartzeko aukera izan dut, eta benetan interesgarria dela uste dut. Hona hemen informazioa:
Nire ustez, interneta baliogarria izan daiteke haur hezkuntzarako ere. Baliteke gure gelan gai bat (inauteriena esaterako) lantzen egotea eta interneta erabiltzea egokia baino gehiago izan daiteke: argazkiak bilatzeko, informazioa bilatzeko...
Nik, adibidez, lau urteko gelan egin ditut praktikak. Jada aipatu bezala, eskola publikoa zen eta gela bakoitzean ordenagailu bat zegoen, baita interneta ere. Nire gelan irakasleak ez zuen internetik erabiltzen haurrekin. Bere kabuz erabiltzen zuen, informazioa bilatzeko edo, baino haurrekin ez zuen behin ere erabiltzen.
Ni praktiketan egon nintzenean, dinosaurioei buruzko sekuentzia didaktikoa egin nuen eta haurrekin interneta erabili nuen, dinosaurioei buruzko argazkiak bilatzeko; ez baitzekiten oso ondo nolakoak ziren. Horregatik esaten dut interneta behar bezala eta behar denean (une aproposean) erabiliz gero, oso eraginkorra eta efikaza izan daitekeela edukiak lantzeko orduan.
Pelutxe proiektua ere atera da. Pelutxe proiektua soziokonstruktibista dela aipatu du, eta horren ardatza interakzioa dela esan du. Izan ere, kolaborazioa nahitaezkoa da aurrera egiteko, baita interakzioa ere.
Ni praktiketan egon naizen eskolan, esaterako, pelutxe proiektua zegoen martxan. Honen inguruko informazioa hemen dago:

Pelutxe proiektuaren inguruan gabiltzala, hona hemen gure gelakide batzuek egindako bideo bat.Ni praktiketan egon naizen ikastetxean Pelutxe proiektua martxan dagoenez, interesgarria iruditu zait honi buruzko bideoa txertatzea. Ikus dezagun Elisa irakasleak kontatzen diguna!
No hay comentarios:
Publicar un comentario