2009/05/06

Maiatzak 5eko klasea, asteartea

Asteartero ez bezala, gaur klasea izan dugu. Izan ere, Amara Berri ikastetxeko bi irakasle etorri dira euren sisteman hitz egitera. Esan dutenez, proiektu berriztatzailea da, errealitate bat da. Ezaugarri bereziak dituen eskola da, eta proiektuak jada 30 urte ditu nahiz eta azken urteotan aldaketak izan dituen. Esan bezala, ezaugarri bereziak ditu sistemak. Hona hemen adibidea:
Irakasleen esanetan, hedabideek garrantzia handia dute. Euren eskolak bizipen global bat eskeintzen du, maisuei ikasleen aprendizaia interesatzen zaie.
Oso hitzaldi interesgarria izan zen. nik, esaterako, Amara Berri ikastetxeaz zerbait entzun nuen; baina ez nuen imaginatzen horrelako proiektu handirik. Harrigarria iruditu zitzaidan hedabideena: telebista txokoa, irratia, prentsa, txikiweba... Gainera, bertan ikasleek badakite zer egin behar duten irakasleek ezer esan gabe, autonomiaz jokatzen dute... Honetaz gain, teknologiak primeran maneiatzen dituzte: gauzak eskaneatzen dituzte, editatu, maketatu, marrazkiak internetera igo, bideoak igo...
Guzti hau baloratu beharrekoa da. Guzti honen atzean izugarrizko lana dagoela deritzot, goraipatu beharrekoa, dudarik gabe.
Oso hitzaldi interesgarria izan zen, oso gustura egon ginen bertan eta gure ezagupenak areagotzeko balio izan zuen.
Amara Berri
Honekin lotuta, interneten, youtuben saltseatzen ibili naiz eta Amara berri sistemari buruzko bideo bat aurkitu dut, oso interesgarria dena. Ikus ezazue, merezi du eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario