Kaixo! Ostirala da gaur. Danirekin izan dugu klasea, klase praktikoa izan da. Ikastaroan zehar eginiko lan guztiak nora igo behar ditugun esan digu, eta nola egin behar dugun. Bideoak ere youtubera igo behar ditugula aipatu du. Horretarako, youtuben kontu bat sortu dugu bideoak igo ahal izateko. Izan ere, bertatik bideoak jaisteko ez dago arazorik, baina igotzeko bai. Horregatik, kontua sortu dugu.
Guzti hau egin ondoren, Daniri magis telebistarako eginiko bideoak erakutsi dizkiogu, eta egin dugunlana ongi iruditu zaigu. Paper zorroa ere nola egin behar digun azaldu digu. Azken finean, ikastaroa amaitzeko bi klase falta direnez, azken lanak egiten gabiltza. Bukatzeko, eginiko lan guztiak gure bloggera igo behar ditugula esan du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario