Gaur ere klasea izan dugu, Josemirekin. Klase teorikoa eman beharrean, gaur bloggak aktualizatzeko eta, baita magis telebistari buruzko zalantzak argitzeko denbora eman digu. Magis telebistako bideoa Sara, Garazi eta hirurok egina genuenez, movie makerren musika sartu diogu, hori egitea falta baitzitzaigun.

Magis telebista Ordiziako erdi azokari buruzkoa da, bertan atera zuten dirua Afrikako haur txiroei zuzenduta zegoelarik. Hori zen helburua, eta bideoan hori isladatzen saiatu gara. Gu behintzat, oso gustura gelditu gara egin dugun lanarekin. Daniri esan genion magis telebistaren gaia, eta ongi iruditu zitzaion. Hala ere, eta lasaiago gelditzeko, gaur Josemiri erakutsi diogu eta ongi dagoela esan digu. Gustura gelditu gara egindako lanarekin.
Orain beste bideo bat egitea falta zaigu, Danik bi bideo txiki egiteko eskatu zigulako. Bigarren bideoa hezkuntzari eta teknologiari buruzkoa izango da. Bertan, eskola bateko irakasle bati elkarrizketa bat egingo diogu, bere iritzia azalduko duelarik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario