Kaixo!
Gaur gure klaseko azken eguna da.Blogg-a ondo jartzen aritu gara, eta ondoren, teknologia berriko aurkezpena egin genuenez, hemen txertatu dugu. Hona hemen emaitza, eta zure gustukoa izatea espero dugu! Ikus ezazue!
Hamar terdiak iritsi arte moodle plataforman, elkarrikertuzen eta museo biziak-en nabigatzen aritu gara.
2009/05/29
2009/05/27
Maiatzak 27ko klasea, asteazkena
Kaixo!
Gaur Josemirekin aurkezpenak eduki ditugu. guk egina ez genuenez, gurea prestatzen aritu gara ostiralean aurkeztu ahal izateko. Movie makerren bideo bat egitea iruditu zaigu egokiena.

Hemen jartzen dizuegu gure IKTko txostenetik ateratako Pelutxe proiektuari buruzko informazioa! zuen gustukoa izatea espero dugu!
Pelutxe proiektua

Publish at Scribd or explore others:
2009/05/22
Maiatzak 22ko klasea,ostirala
Ostirala dugu gaur. Scribd-era IKTko txostena igo dugu, eta baita bi bideo eta hauek egiteko erabili ditugun taulak ere. Magist telebistako bloggera ere eginiko lan guztiak igo ditugu.
Jarraian, taldeko partaide bakoitzaren bloggera, hau da, Garazi Lopez, Sara Rodriguez eta nire (Amaia Lizarragaren) bloggera eginiko lanak igo ditugu, IKTko txostena, bi bideoak (azoka solidarioa eta teknologiak eskolan) eta hauek egiteko taulak.
Zuen gustokoa izatea espero dut. Aukera izanez gero, ikus ezazue, merezi du eta!
Magis telebistako logoak:

Maiatzak 22k klasea, ostirala
Kaixo!
Jarraian, Magis TBrako egindako bi bideoak eta taulak azaltzen dira. Bi bideoak zeharo ezberdinak dira. Lehenengoa, azoka solidario baten inguruko da. Bigarrena, aldiz, IKTren inguruan irakasle bati eginiko elkarrizketa da. Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Lehenengo bideoa
Bigarren bideoa
Bi bideo hauek egiteko erabili ditugun taulak ondorengoak dira!
Bideoen taulak
Hauxe izan da gure lana!

Maiatzak 22ko klasea, ostrala
Kaixo!
Gu Garazi Lopez, Sara Rodriguez eta Amaia Lizarraga gara eta hemen duzue IKTko rxostena.Hau egiteko bakoitza bere ikastetxera joan da eta bertan lortutako informazioarekin osatu dugu lana. Espero dugu zuen gustokoa izatea!
IKT TXOSTENA

2009/05/20
Maiatzak 20 ko klasea,asteazkena
Klasearen hasieran youtuben hezkuntzari buruzko bideo bat ikusten aritu naiz eta interesgarria iruditu zait. Hona hemen bideoa:
Jarraian, hezkuntza eta teknologiari buruzko bideo bat txertatu dut, pedagoga baten ikuspuntutik. Hona hemen bideoa:
Bestela, magis telebistari azken ikutuak ematen izan gara klasean eta yputubera igo ditugu egin ditugun bi bideoak.

Etiquetas:
Youtubera magis telebistako bideoak igotzen.
2009/05/15
Maiatzak 15eko klasea, ostirala
Kaixo! Ostirala da gaur. Danirekin izan dugu klasea, klase praktikoa izan da. Ikastaroan zehar eginiko lan guztiak nora igo behar ditugun esan digu, eta nola egin behar dugun. Bideoak ere youtubera igo behar ditugula aipatu du. Horretarako, youtuben kontu bat sortu dugu bideoak igo ahal izateko. Izan ere, bertatik bideoak jaisteko ez dago arazorik, baina igotzeko bai. Horregatik, kontua sortu dugu.
Guzti hau egin ondoren, Daniri magis telebistarako eginiko bideoak erakutsi dizkiogu, eta egin dugunlana ongi iruditu zaigu. Paper zorroa ere nola egin behar digun azaldu digu. Azken finean, ikastaroa amaitzeko bi klase falta direnez, azken lanak egiten gabiltza. Bukatzeko, eginiko lan guztiak gure bloggera igo behar ditugula esan du.

2009/05/13
Maiatzak 13ko klasea, asteazkena
Gaur ere klasea izan dugu, Josemirekin. Klase teorikoa eman beharrean, gaur bloggak aktualizatzeko eta, baita magis telebistari buruzko zalantzak argitzeko denbora eman digu. Magis telebistako bideoa Sara, Garazi eta hirurok egina genuenez, movie makerren musika sartu diogu, hori egitea falta baitzitzaigun.

Magis telebista Ordiziako erdi azokari buruzkoa da, bertan atera zuten dirua Afrikako haur txiroei zuzenduta zegoelarik. Hori zen helburua, eta bideoan hori isladatzen saiatu gara. Gu behintzat, oso gustura gelditu gara egin dugun lanarekin. Daniri esan genion magis telebistaren gaia, eta ongi iruditu zitzaion. Hala ere, eta lasaiago gelditzeko, gaur Josemiri erakutsi diogu eta ongi dagoela esan digu. Gustura gelditu gara egindako lanarekin.
Orain beste bideo bat egitea falta zaigu, Danik bi bideo txiki egiteko eskatu zigulako. Bigarren bideoa hezkuntzari eta teknologiari buruzkoa izango da. Bertan, eskola bateko irakasle bati elkarrizketa bat egingo diogu, bere iritzia azalduko duelarik.

Magis telebistan azken ukituak ematen.
2009/05/12
Maiatzak 12ko klasea, asteartea

Astearteetan klasea edukitzen ez badugu ere, gaur klasera joan gara. Izan ere, Andoaingo Larramendi ikastetxeko Emilio Etxabe etorri da hitzaldi bat ematera, IKTak Lehen Hezkuntzan. Euren ikasleek elkarrekin bizitzen, komunikatzen, norbera izaten...ikasi behar dutela esan du, eta konpetentzia hauek lantzeko interes gune ezberdinak daudela azaldu du.
Txanela proiektuan sartuta daudela esan du eta txanela lehen hezkuntzakoek erabiltzen duten materiala dela azaldu du. Horretarako, bere web gunean sartzeko aukera izan dugu eta gauza ugari ikasi ditugu, denak oso interesgarriak zirelarik. Hona hemen orrialdea:
Andoaingo ikastolari buruz ere hitz egin genuen. Ikusi orrialdea:

2009/05/11
Maiatzak 11ko klasea, astelehena
Unibertsitateko korreoan begiratzen ari nintzela, eliaren mezua ikusi dut. Aurreko egunean hitzaldi bat ematera etorri zenez, bere bloggaren orrialdea begiratzeko esan digu. Begiratzeko auekra izan dut eta oso interesgarria iruditu zait. Hona hemen orrialdea:
2009/05/08
Maiatzak 8ko klasea, ostirala
Gaur, ostirala, klase praktikoa izan dugu Danirekin. Scrib 2.0-ra dokumento bat igotzen erakutsi digu. Ondoren, magis telebistak eduki behar dituen ezaugarriei buruz hitz egin dugu. Bideo bat nola egiten den azaldu digu, sekuentzia motak...
Mozzilarekin ere aritu gara. Youtubetik bideoak jaitsi ditugu, Mozzilaren bitartez, eta ondoren movie maker-era joan gara. Bertan bideoak nola egin behar ditugun azaldu digu.
Asko pentsatu ondoren, jada pentsatu dugu bideoak zeri buruzkoak izango diren. Bideo kamara beharko dugu bideoak grabatu ahal izateko.

Esan beharra dugu Danik klasean jarri digun bideoak lagundu digula. Klase honetan gauza ugari ikasi ditugula, oso baliogarriak direnak, gainera.

2009/05/06
Maiatzak 6ko klasea, asteazkena
PELUTXE PROIEKTUKO PROTAGONISTETAKO BAT.

Pelutxe proiektuaren inguruan gabiltzala, hona hemen gure gelakide batzuek egindako bideo bat.Ni praktiketan egon naizen ikastetxean Pelutxe proiektua martxan dagoenez, interesgarria iruditu zait honi buruzko bideoa txertatzea. Ikus dezagun Elisa irakasleak kontatzen diguna!

Gaurko klasean, Josemik bloggak nola osatu azaldu digu. Berak esan digunez, blogg batzuetan nabigatzen ibili da eta blogg batzuei falta zaiena esan digu. Hori dela eta, geure bloggak nolabait osatzen saiatu gara.
Ondoren, Sevillako neska bat etorri da teknologiei buruz hitz egitea. Geure praktikei buruz hitz egiten aritu gara, ea geletan (haur hezkuntzan) ordenagailuak eta interneta zegoen, ea irakasleak sarri erabiltzen zuen, zertarako erabiltzen zuen...
Galdera batzuk egin dizkigu. Galderetako bat izan da ea publikoetan interneta genuen geletan.
Berak esan digunez, Sevillako eskola publikoetan geletan ez dago internetik, hori pribatuetan egon ohi dela azaldu digu. Gai honetan sakontzeko, helbide hau eman digu. Bertan sartzeko aukera izan dut, eta benetan interesgarria dela uste dut. Hona hemen informazioa:
Nire ustez, interneta baliogarria izan daiteke haur hezkuntzarako ere. Baliteke gure gelan gai bat (inauteriena esaterako) lantzen egotea eta interneta erabiltzea egokia baino gehiago izan daiteke: argazkiak bilatzeko, informazioa bilatzeko...
Nik, adibidez, lau urteko gelan egin ditut praktikak. Jada aipatu bezala, eskola publikoa zen eta gela bakoitzean ordenagailu bat zegoen, baita interneta ere. Nire gelan irakasleak ez zuen internetik erabiltzen haurrekin. Bere kabuz erabiltzen zuen, informazioa bilatzeko edo, baino haurrekin ez zuen behin ere erabiltzen.
Ni praktiketan egon nintzenean, dinosaurioei buruzko sekuentzia didaktikoa egin nuen eta haurrekin interneta erabili nuen, dinosaurioei buruzko argazkiak bilatzeko; ez baitzekiten oso ondo nolakoak ziren. Horregatik esaten dut interneta behar bezala eta behar denean (une aproposean) erabiliz gero, oso eraginkorra eta efikaza izan daitekeela edukiak lantzeko orduan.
Pelutxe proiektua ere atera da. Pelutxe proiektua soziokonstruktibista dela aipatu du, eta horren ardatza interakzioa dela esan du. Izan ere, kolaborazioa nahitaezkoa da aurrera egiteko, baita interakzioa ere.
Ni praktiketan egon naizen eskolan, esaterako, pelutxe proiektua zegoen martxan. Honen inguruko informazioa hemen dago:

Maiatzak 5eko klasea, asteartea
Asteartero ez bezala, gaur klasea izan dugu. Izan ere, Amara Berri ikastetxeko bi irakasle etorri dira euren sisteman hitz egitera. Esan dutenez, proiektu berriztatzailea da, errealitate bat da. Ezaugarri bereziak dituen eskola da, eta proiektuak jada 30 urte ditu nahiz eta azken urteotan aldaketak izan dituen. Esan bezala, ezaugarri bereziak ditu sistemak. Hona hemen adibidea:
Irakasleen esanetan, hedabideek garrantzia handia dute. Euren eskolak bizipen global bat eskeintzen du, maisuei ikasleen aprendizaia interesatzen zaie.
Oso hitzaldi interesgarria izan zen. nik, esaterako, Amara Berri ikastetxeaz zerbait entzun nuen; baina ez nuen imaginatzen horrelako proiektu handirik. Harrigarria iruditu zitzaidan hedabideena: telebista txokoa, irratia, prentsa, txikiweba... Gainera, bertan ikasleek badakite zer egin behar duten irakasleek ezer esan gabe, autonomiaz jokatzen dute... Honetaz gain, teknologiak primeran maneiatzen dituzte: gauzak eskaneatzen dituzte, editatu, maketatu, marrazkiak internetera igo, bideoak igo...
Guzti hau baloratu beharrekoa da. Guzti honen atzean izugarrizko lana dagoela deritzot, goraipatu beharrekoa, dudarik gabe.
Oso hitzaldi interesgarria izan zen, oso gustura egon ginen bertan eta gure ezagupenak areagotzeko balio izan zuen.
Amara Berri
Honekin lotuta, interneten, youtuben saltseatzen ibili naiz eta Amara berri sistemari buruzko bideo bat aurkitu dut, oso interesgarria dena. Ikus ezazue, merezi du eta.

2009/04/29
Apirilak 29ko klasea, asteazkena

AMARA BERRIKO BIDEOA.
Gaur, apirilaren 29a dugu. Josemirekin eduki dugu klasea gaur eta hasi orduko, Amara Berri eskolari buruzko bideo bat ikusi dugu. Lehenik eta behin, Amara Berri eskolako batzuk hurrengo astean etorriko direla jakinarazi digu. Hori dela eta, berak eginiko bideoa ipini du.
Amara Berri eskolan Txiki Webeko txokoa dago. Bertatik egunero lau ikasle pasatzen dira. Txoko honetan bi ordenagailu daude eta hauekin, Txiki Weba lantzen dute egunero.
Ikastetxeko koordinatzailea ere hitz egiten hasi da eta honen funtzionamendua azaldu digu. Txikiek webak sortzen dituzte txoko honetan, Haur Hezkuntzako haurrek eginiko lanak sartu ditzakete, euren marrazkiak...egunero egunero lanak zintzilikatzen dituzte ikasleek. Irakaslearen rola azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, dialogoetan oinarrituta dago bere jokabidea, gauzak nola egin behar diren sugeritzen du, nola egingo lukeen berak...
Haurrak ere hitz egiten azaldu dira bideoan eta Txiki Weba nola egituratuta dagoen azaldu digute. Egunero bertatik pasatzen diren haurrek orri batzuk bete behar dituzte, nola egin duten lana azalduz, zeintzuk izan diren egileak adieraziz, zer publikatu duten azalduz...
Hau gutxi balitz, haurrek diplomak jasotzen dituzte eginiko lanaren truke eta astero eginiko lana ere ebaluatzen dute.
Josemik etxean bideo bat ikusteko esan digu, "Irakaskuntzan...nola izan behar da teknologia erabilpen kritika bat?" izenburua zuena. Bideo hau Getariko 4 urteko gelan grabaturikoa da eta bertan gida turistiko bat nola egin azaltzen da. Hemen irakaslearen rola aurreko bideoarekin alderatuz, ezberdina da. Irakasleak aktiboko parte hartzen du eta zer egin behar den esaten du; eta haurrek kasu egiten diote. Hasieran irakaslea ipuina kontatzen ikusi da, gisa turistiko bat egiteko nolako informazioa behar duten landu dute, zer den gida turistikoa...
Honen ostean, irteera egin dute, gida turistikorako Getariko leku bat aukeratu ondoren. Argazkiak atera dituzte eta egun polita pasatu dute. Gelara itzuli direnean, gida turistikoa egiten hasi dira, argazkiak aukeratzen... Testua idatzi ondoren, azkenean denak batera eginiko lana ikusteko aukera izan dute bideo batean.
Ikusi ditudan bi bideoak oso ezberdinak dira. Amara Berriko bideoko haurrak helduagoak ziren, eta eurak soilik egiten dute lana egunero Txiki Webeko txokoan, nahiz eta irakaslea bertan dagoen eta sugeritu bakarrik egiten duen. Hemen ikasleek eurak egiten dute lana, arazoei irtenbidea bilatu behar diete... Beste bideoan,aldiz, haurrek soilik 4 urte dituzte eta gida turistikoa egiteko pausoak azaltzen ditu irakasleak. Irakaslearen presentzia hemen ezinbestekoa da. Teknologiaren aldetik, Amara Berriko bideoan teknologia berrietan zeharo sartuta dagoela eskola nabaritzen da, ikasleek ordenagailuak eta teknologia orokorrean primeran ezagutzen dute eta eurak soilik egiten dute lan. Bigarren kasuan, irakasleak ematen ditu azalpen guztiak eta teknologiak ez du hainbesteko garrantziarik, soilik argazki kamara eta bideoa erabiltzen dute, azken emaitza gisa.
Egia esan, Amara Berri eskolan aurrera eramaten den Txiki Web txokoa ez nuen ezagutzen eta harriturik geratu naiz haurrek teknologia nola kontrolatzen duten ikusi dudanean, zur eta lur geratu naiz. Baina teknologia berrietan hainbeste murgiltzea egokia al da? Askoren kezka da hau. Zaila da honi erantzun bat bilatzea, egokiena erdi bideko zerbait bilatzea izango litzateke. Egia esan, Txiki Webeko txokoan ikasleen arteko elkarrizketa edo dialogoa falta da, beste kasuan nagusitzen dena. Amara Berriko bideoan lana bakarkakoa zen, irakasleak ere sugeritu egiten zuen soilik...Esan bezala, erdi bideko zerbait topatzea eta aurrera eramatea izango litzateke egokiena.

2009/04/24
Apirilak 24ko klasea,ostirala
Ostirala dugu gaur. Egunero bezala, goizeko zortzietan klasea hasi dugu eta word-en sartu gara. Taulak nola egiten diren azaldu digu eta ondoren, gauzak probatzen hasi gara. DBH-en informatika eman genuen eta excel eta word-en programak landu genituen baina egia esan, excell nahiko ahaztuta nuen. Hala ere, segituan martxan jarri gara eta Danik emandako azalpenekin, berehala ulertu dugu excell-en funtzionamendua, ez baita zaila.
Excell-en taulak egitea hobea dela esan digu irakasleak, eta ni berarekin bat nator. Izan ere, word-en egitea askoz ere zailagoa da. Horregatik, egokiena excell-en egin eta word-era pasatzea litzateke.
Bi programa hauek aztertu ostean, gure ikastetxeko IKT-ari buruz egin beharreko lanaz hitz egin digu. Danik nola egin behar dugun azaldu digu, zer galderak egin behar ditugun... Gu, esaterako, hiruko taldeetan jarri gara eta astelehenean bertan bakoitza praktikak egin dituen ikastetxera joateko gelditu gara, apunteak hartu ahal izateko eta lanarekin ekiteko.
Honen ondoren, taldeko hiruak bildu gara eta gure ikastetxeko IKT-ari egin beharreko galderak idatzi ditugu, gidoi moduko bat eginez. Honi esker, galdera guztiak apuntatuta edukiko ditugu IKT-ari galdetzeko.

2009/04/22
Apirilak 22ko klasea, asteazkena

Gaur izan da Aste Santuetatik bueltako lehenengo eguna. Josemirekin aritu gara gaur.Informatikari buruz aritu gara klasearen hasieran, interneteri buruz hitz egin dugu...Informatikak zertarako balio duen hitz egin dugu. Teknologiaren menpe gauden edo ez eztabaidatu dugu, eta metodologia pedagogikoak duen garrantzia azpimarratu dugu. Ondoren, IKT-ri buruz egin behar dugun lana gainetik azaldu digu.
Klasean hitz egin dugunari buruz hausnartzen aritu naiz. Nire ustez, teknologia ez dugu erabili behar politagoa edo erakarria delako, erabilpena eta praktikotasuna bilatu diogulako baizik. Egokiena helburu pedagogikoak kontuan hartzea izango litzateke, eta hau kontutan harturik; teknologia txertatzea.

Teknologiak izugarrizko garapena izan duela esan beharrik ez dago. Argi dago garapen profesionalerako teknologia inportantea dela, baina badira hainbat gauza aldatu direnak. Irakaslearen rola, esaterako, aldatu egin da. Lehen bera zen ezagutza zuena eta trasmititu zezakeen bakarra; egun ez da horrela. Informazioa non-nahi eskura dugu eta irakaslea gidaria da soilik.
Teknologia baliotsua da oso gauzak ikasteko eta komunikatzeko. Hala ere, hasieran esan dudan bezala, teknologia behar bezala erabiltzea da guztiz garrantzitsuena. Behar dugunean erabiltzea, nolabaiteko praktikotasun hori ematea. Helburu pedagogikoak kontuan hartuta teknologia txertatzea, bestela, eginiko lana alferrikoa izango da.
2009/04/03
Martxoak 27ko klasea,ostirala
Gaur Danirekin lehen eguna dugu. Ostiraletan klase praktikoak egingo ditugula azaldu digu eta asteazkenetan, berriz, Josemirekin klase teorikoak emango ditugula jakinarazi digu.
Klase honetan ikasgaiari buruz aritu da irakaslea. Lehenengo klase egunetan ohikoa den bezala, ikasgaiaren nondik norakoak azaldu dizkigu eta ikastaroan zehar egingo duguna azaldu digu.
Ondoren, google bilatzailean aritu gara gauza gehiago ikasten eta gure kontu propioa eraiki dugu eta oso interesgarria iruditu zait.
Honen ostean, gure blog propioa eraiki dugu, bakoitzak berea. Hasieran, egia esan, arraroa egin zait egoera. Izan ere, sekula ez dut blog bat eraiki eta hasieran ez nekien oso ondo zertan datzan eta nola erabiltzen den. Klaseak bukatu ostean, blogean egutegi moduko bat idatzi behar dugula azaldu digu. Honako hau oso interesgarria dela deritzot. Izan ere, horrela egunero egiten duguna ez dugu ahaztuko. Klase interesgarriak izango direlakoan nago, eta gainera, asko ikasiko dugu eta etorkizunerako balioko digu; dudarik gabe.

Apirilak 3ko klasea,ostirala
Gaur ostirala, Danirekin aritu gara. Klase praktikoa eduki dugu eta gauza ugari ikasi ditugu. Lehenik eta behin. ikasgaiaren gaitasunak azaldu ditu irakasleak eta ondoren, ebaluazioaren inguruan aritu gara: zer lan egin behar diren, taldeka edo banaka egin behar den...
Hau azaldu ostean, Microsoft Office 2007 programa azaldu digu eta ondoren, bertan sartu gara. Ordu eta erdi inguru aritu gara programa berri honetan saltseatzen. Egia esan, ia gu danentzat berria izan da programa. Izan ere, etxean Microsoft Office dugu, baina aurreko bertsioa. Beraz, guretzat nahiko berria da.
Hala ere, gauza ugari ikasi ditugu eta oso gustura aritu gara. Guretzat baliogarria dela iruditzen zait eta etorkizunerako ere balio izango delakoan nago.
Gaurko klasearekin gauza ugari ikasi ditut. Esate baterako, ez nuen uste Word 2007-rekin hainbeste gauza egin zitezkeenik. Txundituta geratu naiz zenbat gauza egin daitezkeen. Gaurko klasean behintzat oso gustura aritu naiz eta asko ikasi dut.

2009/04/01
Apirilak 1 eko klasea,asteazkena
Argi eta garbi geratzen da teknologiak gure gizartean duen eragina. Orain dela 20 urte eta egun teknologiak asko aurreratu du eta horrek ere baditu bere arazoak.
Ikusi beste bideo hau:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)